2016(e)ko abenduaren 22(a), osteguna

Egun bat Gasteizen - Alba

Ostiralean joan ginen nire aita, nire ama nire ahizpak eta ni Vitoria-Gasteizera asteburua pasatzera. 

Alokatu genuen apartamentu bat lo egiteko. Asteburu osoan, gauean patata frijituak afaldu genituen eta oso gozoak zeuden. 


Larunbatean izotz pistara joan ginen, oso dibertigarria izan zen. Ondoan ere zegoen pista bat tixkientzat eta nire ahizpak joan ziren pista txikira.

Nire ama, nire ahizpak eta ni jausi egin ginen baina ez genuen min handia hartu. Hori eta gero ere bazegoen txirrista izotzez egindakoa. Ahal genuen leraz bota edo flotagailuz. 

Arratsaldean belenetara joan ginen. Eskultura batzuk mugitzen ziren.


Oso dibertigarria izan da! Etorri Gasteizera dena ikustera! (Alba)

1 iruzkin: