2017(e)ko martxoaren 11(a), larunbata

Itsas Museoan txangoan

Kaixo lagunok:

Kontatuko dizuegu asteartean Itsas Museora joan garela.

Eraman behar genituen zaborrezko poltsa batzuk soka bat egiteko.

Gure gidariak ziren Naiara eta Markel. Naiara soka egiteko andereñoa zen eta Markel ginkanarena. Lehenengoz soka egin genuen eta gero ginkana pirata. Superondo pasatu genuen ginkana piratan eta soka egiten.

Hasieran argazkietan ikusi genuen itsasoa zaborrez beteta zegoela.

Ikasi genuen:

- Zaborra ez zela bota behar isasora, ozeoanora eta ibaietara.
- Ikasi genuen ere zenbat denbora behar zuen janaria edo plastikoa desagertzeko, adibidez: lata batek ehun urte behar ditu.

(Maider, Naia, Joane eta Alba)



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina