2017(e)ko azaroaren 14(a), asteartea

Jata mendian, Danik egindakoa

Pasa den urtean mendi batera joan nintzen, Jata izenekoa.Nire anaiarekin, nire ama eta aitarekin,nire lehengusuarekin eta lagunekin joan nintzen gaua pasatzera.Lehenengoz, kampin-dendak jarri genituen.Gero joan ginen begiratokira Bakio osoa ikusteko ,baina ezin genuen ondo ikusi laino asko zegoelako.

Beranduago,umeok jolastu genuen ezkutaketan.Geroago nire lehengusua eta nik magiazko trukoak egin genien txikiei baina oso errazak ziren egiteko gure kampin-denda zulo bat zeukalako eta gauzak zulotxotik  sartzen genuen.Truko batean ni desagertuko nintzen eta orduan zulotxotik sartu nintzen eta txikiak harrituta geratu ziren.

Jolastu eta gero barbakoa egin genuen afaltzeko,oso ona zegoen eta edateko coca-cola,larajasko fanta...Afaldu eta gero jolastu genuen ikusi-makusira.Eguna amaitzeko argazkiak egin genuen eta gero lo egitera joan ginen.


(Daniel)

 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina