Joanek pasa den astean oboe klasera ekarri zuen, eta gehiago ikasteko lerro hauek idatzi ditu. Eskerrik asko Joane, klase polita eman zenigun!!!
Oboe instrumentu bat da. Hiru atal ditu, burua, enborra eta kanpaia. Putz egiteko lekua kaña deitzen da. Zurezko instrumentua da. Oso zaila da kañatik soinua ateratzea baina oboearekin askoz gehiago kostatzen da.
Nik dakizkidan notak hauek dira: si, la, sol, do, fa, re, si bemol eta fa sostenitua. Lehenengoz apur bat zaila zen baina askotan jotzen baduzue soinu polita ateratzen da.
Nire aitak mugikorrean nik oboearekin jotako abesti bat dauka, eta oso barregarria da. Kaña asko apretatzen badugu apurtu ahal da eta soinu desatsegina ateratzen da.
Nire amonak atril bat oparitu dit eta ni oso pozik jarri naiz. Oboe bat asko kostatzen da baina niri Olentzeroak ekarri dit, orduan ezin dut galdu.
Astelehenetan ordu erdi egiten dut musika- eskolan eta astean zehar etxean 10 edo 15 minutu jotzen dut. Ni ez naiz gorria jartzen ezta zorabiatzen, baina jende askori gertatzen zaio.
Joane
Joane txapelduna!!!!! Zein ondo jotzen duzun!!!
ErantzunEzabatuAnimo potxola!
Ze polita joane!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! (IGNACIO)
ErantzunEzabatuJoane oso ondo jotzen duzu oboe.(Celia)
ErantzunEzabatuZelako artista Joane (Maider)
ErantzunEzabatu